viernes, 5 de diciembre de 2014

Montessori metodologia

    Kaixo lagunak, gaur ez da klase eguna, baina idazteko gogoak dauzkat eta zenbait informazio baliogarri aurkitu egin dut eta zuekin partekatzea ondo iruditu zait.

    Hurrengo informazioa pasaden urtean Hezkuntzaren teoria eta historia irakasgaiean egin nuen banakako porfoliotik berrezkuratu dut.

    Gaur Montessori metoari buruz hitz egingo dizuet. Metodologia hau asko gustatzen zait eta espero dut egun batean metodologia hau erabiltzen duten eskola batean lan egitea.

    Hurrengo egunetan saituko naiz metodologia desberdinei buruzko informazioa jartzen, zuek hausnartu ahal izateko zein da gehien gustatzen zaizuena, eta bakoitzaren alde nak eta txarrak.



http://www.montessori.es/web/index.phpMaria Montessori eskola berriaren bultzagiletariko bat izan zen. 1870. Urtean jaio egin zen “Chiaravallen”, bere familia burges, liberal eta erlijiosoa zen; 1952.urtean hil egin zen.
 Italiako lehenbiziko emakume medikua izan zen, baina mediku bezala lan egitea eragotzi zioten emakumea izateagatik hori dela medio, adimen urriko haurrekin lan egiten hasi zen.
1907an Erroman, “Casa dei banbini” bere eskola sortu zuen. Bertan urteak eman zituen ikertzen. Jarduera horri esker, bere lehen liburuak idazten, hitzaldiak ematen eta mundu osoan bere teoriaren berri ematen eta garatzen ibili zen. Ameriketan, Ingalaterran, Indian eta Herbeheretan egonaldiak egin zituen.
 Haur hauekin lanean hastean ikusi zuen haur hauek euren ahalmenak eduki eta garatu zitzaketela eta lortzen zituzten emaitzak ezintasunak ez zituztenen antzekoak zirela. Eta horrela, bere teoria pedagogikoak garatzen joan zen eta Montessori metodologia sortu egin zuen.
Metodo hau arrakasta handia eduki zuen horregatik haur guztientzat aplikatu egin zen.
·         Montessori metodoa:
  Berak egindako behaketa zientifikoetan oinarritzen da. Behaketa horiek haurrek ingurunetik ezagutzak jasotzeko duten gaitasunarekin eta manipula daitezkeen materialekiko duten interesarekin lotuta daude.
  Hiru denbora bereizten ditu:
1.      Erakutsi eta esan zer egin behar den.
2.      Ariketak egin eta ikasitakoaren errefortzua egin.
3.      Memorian gorde eta ikasitakoa erakutsi.

  •   Gelak ez dira gelak deitzen,baizik eta aretoak, hauetan sartzerakoan isiltasuna nabarmena da, bertan adin desberdineko haurrak daude, handiak txikiei gauzak egiten erakusten diete, eta txikiak handiei dakitena birpasatzen laguntzen diete.
  •   Askatasuna benetan garrantzitsua da, lortzeko haurrak banaka lan egin behar dute.
  •   Umeak era aktiboan lan egiten dute.
  •   Eguneroko bizitzako jarduerak (zainketa, ingurumena…) egitea oso garrantzitsua da.
  •  Helduen esku hartze txikia.
  •   Giro prestatu bat obstakulurik gabe.
  •   Erabiltzen diren materialak zentzumenak lantzekoak dira gehien bat.
  •   Zentzumenak, lengoaia eta matematikak landu behar dira haurraren garapen on baterako.

 Adibidez:
-Usaimena;  begiak estali eta bote desberdinetan sartu usain desberdinak eta identifikatu behar dira usainak.
-Ukimen desberdineko taulatxo bat baita erabiltzen zuen (lina leuna, lija gogorra,)
-Entzumenerako, poltsa batean txitxirioak sartu eta beste batean makarroiak, eta poltsak mugitu entzuteko. 


  • “Bere metodoaren ardatz nagusiak

    Maria Montessori "Eskola Berri"ko mugimenduaren barruan kokatzen ahal da.
    Bere "Pedagogia Zientifikoa"n haurraren garapenaz zein honen irakaskuntzaz pentsatzen duena biltzen du.

    a) Haurraren garapena

    Haurraren garapena ez da lineala. Maila ezberdinak dauzka, sentsibilitate ezberdinez hornituak.
    -Haurtzaro txikia (0-6 urte)
    -Haurtzaro handia (6-12 urte)
    -Nerabezaroa (12-18 urte)
    -Heldutasun gaztea (18-24 urte)

    Garai sentigarri bakoitzak funtzio berri bat dakar, hala nola, ordena, hizkuntza eta mugimendua. Funtzio berri hauek era nahasian izatetik, pixkanaka, era sinple eta argi batean ezartzera pasako dira. Haurtzaro txikiari berebiziko garrantzia ematen dio Jaiotzetik 6 urte bitartekoa da bizitzaren eperik garrantzitsuena . Bere metodoa epe honetarako garatu zuen bereziki. Hori dela eta, Montessori eskolak Haur Hezkuntzakoak izan dira, nahiz eta ondoren, Lehen eta Bigarren Hezkuntzara ere hedatu diren.

    Montessorik idatzi zuenez, ez zuen geniorik sortu nahi, gizakiak dauzkan ahalmenak garatzeko aukerak eman baizik.

    Horrela proposatuta6 urteko haur bat biderkaketa, zatiketa, erro karratua, munduko nazioak eta abar bereganatzeko gai da, oroimena erabili gabe . Ez ditu buruz biderkatzeko taulak edota gramatikako kontzeptuak ikasiko. Material zehatza manipulatuz lortuko du hori guztia bereganatzea.

    Zergatik ikasi hain goiz hori dena? Arrazoia da 0-6 urte bitartean haurrak gauza berriak erraztasun handiz eta gogoz ikas ditzakeela, gaitasun hori gero eta txikiago izanen delarik.

    b) Zentzumenen garapenaren printzipioa

    Eskua adimenaren faktorea da. Sentsualitate filosofikoak Montessori eragin zuen: zentzumenetatik pasa ez den zerbait ez dago gogoan. Ideiak zentzumenetatik datozen bezala, adimena esku jardueratik dator.

    Haurrak mundua zentzumen guztiak erabiliz bereganatzen du. Objektu berri bat aztertzeko ikusi, eskuetan hartu, bota, zurrupatu eta hozkatu egingo du.

    Haurra 6 urte bitartean kontzeptu abstraktuen bidean jar daiteke, baldin eta material egokiz aritu bada.

    Hauxe da eskolako materialari ematen dion garrantziaren zergatia. Bere metodoak tresneria pedagogiko berezia dakar. Haurrak ukituz, ikusiz, entzunez, dastatuz, mugituz eta usainduz ikasten duenez, zentzumen hauek guztiak era progresibo batean lantzen dituzten materialak sortu zituen.

    Erabili beharreko ardatz didaktikoa: banakako zentzumenezko pertzepzio sinpletik konposatuetara, kanpoko mundutik haurraren barnera.

    c) Ikaslearen jarduera libreko printzipioa

    Bizitza garapena, eboluzioa da. Garapen hori suerta dadin behar den giza baldintza askatasuna da. Bizitzan garapen harmonikoa aztoratzen duten oztopoak agertzen dira. Horiek gainditu ahal izateko haurrak aske jarduten utzi behar ditugu Eskolan ezartzen den askatasun falta, isilpean eta geldirik egon beharra gogor kritikatzen du, hala nola, diziplina lortzeko ematen diren zigorrak eta sariak . Pasibitatean ez dago askatasunik eta ezin da barneko mundua era egokian garatu. Kanpoan dagoen guztia barneratu ahal izateko "jardun" egin behar da, ukitu, egin, sentitu. Horregatik norberak ikasten du, autohezkuntza sortzen da. Montessori eskoletan garatzen den askatasuna psikologikoa da gehienbat, norberaren diziplinan oinarritua. Lan egiteko eta jarduteko askatasuna da, besteak molestatzen ez diren bitartean. Ordenak garrantzi berezia du bere metodoan, ordena fisikoak psikologikoa edukitzera ere eramanen du.

    Ordena lortzeko apalak, eskegitokiak, konketa eta abar bere neurrian eduki beharko ditu haurrak.

    d)Banakotasunaren printzipioa

    Bere metodoa norbanakoaren erritmoan eta jarraipenean oinarritzen da. Irakasleak haur bakoitza non aurkitzen den behatu behar du. Ez du irakatsi behar. Bakoitzaren bidea zuzendu behar du. Hori dela eta Montessorik irakasleei "zuzendari" deitzen zien . Autohezkuntzaren prozesuan, ikasle bakoitzak, materialekin aritzean, ongi dihoanentz antzematen du, materialak autozuzentzaileak direlako eta beraz, akatsen edo  asmatutakoen berri ematen dute. Irakasleak prozesu horretan zuzenduko du, berarentzat egokiak diren materialak eskainiz.

    Haurra bere erritmoan uzten dugularik, ez du inoiz porrot egiten .

    Bestalde, haurrek, beraien artean ere ikasten dute. Hori dela eta dottoressak talde heterogeneotan aritzea proposatzen du . Adin ezberdinetako haurrak gela berean egoterakoan, besteekiko eta ikastearekiko estimulazioa handitzen da. Handiek irakasten ahal dute oso era egokian eta txikiak handien ereduaz probesten dira.

    Bere materialak

    Bere materialak zentzumenen lanketatik abiatzen dira. Gela batean hainbat gauza ikus daitezke: dorreak egiteko neurri ezberdinetako blokeak, usaimena lantzeko ontziak, ukimenaz bereizteko piezak, soinuak egiteko txilinak, esku trebetasuna lantzeko lokarriak, lijazko letrak, fonogramak, pote termikoak, geometria lantzeko pieza ezberdinak, aritmetikarako hamarrekoak, puzzle antzeko atlasak...

    Material bakoitzak ezaugarri bat lantzen du, hala nola, kolorea, pisua, forma, ehundura, luzera, hotsa, usaina. Ezaugarri hauek isolatuak agertzen dira, hau da, koloreak landu nahi badira, koloretan bakarrik ezberdinak diren objektuak ikusiko dituzte, tamaina, forma eta abarretan berdinak direlarik.


    Hasieran kontraste handiz eskainiko dira ezaugarri horiek, hala nola, gorria eta urdina. Hauek bereizten joan ahala, urdin ezberdin guztiak bereizten hasiko da.

    Halaber, ezagupen kognitibo berria egiterakoan, ahalik eta zentzumen gehienak erabili beharko dira. Letrak ikasten ari direlarik, idatzita ikusiko dituzte, nola ahoskatzen diren entzunen dute, lijazko letra ukituko dute...

    Materiala, orobat, graduatua da. Ezaugarri horiek menderatzen diren arabera, beste kualitate batzuk lantzeko erabiliak izanen dira. Adibidez, letrak ikasten hasten direnean, gorriz kontsonanteak eta urdinez bokalak paratuak izanen dira.

    Bada interesgarria den beste material bat: bizitza praktikorako kutxak. Hauen garrantzia haurrek imitatzeko duten joeran datza. Sinpleak diruditen arren, berebiziko garrantzia dute Montessoriren metodoan. Kutxa horietan hainbat gauza aurki ditzakegu: botoiak, kremailerak, korapiloak egiteko lokarriak, zapateei emateko betuna eta abar. Gurasoei, halaber, etxeko zeregin horietan autonomia ematea aholkatzen zaie: arraska egin, pitxerretik ura bota, jantzi eta erantzi...

    Materiala hiru taldetan banatzen da gela barruan: bizitzarako materiala (3/4 urtekoentzat); zentzumenak lantzekoa (gelako guztiek) eta material akademikoa irakurketa, idazketa, natura, geografia, gramatika eta abarrerako (haurrak gai hauek lantzeko prestatuak dauden arabera erabiltzeko).

    Dena hartzeko, ukitzeko, usaintzeko, entzuteko, ikusteko prest dago.

    Gurean Montessorik eduki duen eragina

    Euskal Herriko bai hasierako ikastoletan bai oraingo ikastetxeetan aurkitzen ahal ditugu Montessoriren filosofiaren aztarnak, beti ere "Eskola Berri"ko filosofiarekin nahastuak.

    Haurtzaroak daukan garrantzia ikusirik, ikastolek hiru urterekin eskolaratzea proposatu zuten. Horrekin batera, etxeko hizkuntza ez zuen ereduaren aldeko apostua egin zuten. Montessoriren ustez, 0-6 adinak hizkuntzen barneraketarako eskaintzen dituen aukerak ez ditu bizitzaren beste garaik eskainiko.

    Honekin batera, gurean barneratuak izan diren ideiak "Eskola Berri"ko filosofiaren barruan ere txertxatzen ahal direnak dira: haurrak berak jarduteak daukan garrantzia, kanpoko ekintzak barrukoa dakarrela, ahalik eta zentzumen gehienak erabili beharko direla eguneroko zereginetan, autonomia bultzatu behar dela...

    Bestalde anitz dira gure ikastetxeetan ditugun Montessori materialak edo horretan oinarrituak izan direnak, bai erosita, bai geuk eginda.

    Estrategia metodologikoei dagokienez ere, kontzeptu abstraktuak irakatsi baino lehenago, horren isla fisikoa bilatu eta erakutsi behar dela garbi daukagu. Esaterako, historiaren kronologia lantzerakoan, ohikoa da gure artean horren isla fisikoa eduki dezaten, gelako hormak erabiltzea denboraren marra errepresentatzeko.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario