Hirugarren taldea Alaia, Gurene, Garazi eta Oihane osatzen dute; klikariaksarean dira eta bretxa digitalari buruzko aurkezpena egin dute.
(Irudian klik egiterakoan talde honen Sites-an sartuko zara)
Bretxa digitala internet erabiltzen duten eta erabiltzen ez duten pertsona edota herrialdeen arteko desberdintasunari esaten diogu.
Gaia
pixkatxo bat zentratzeko bideo interesgarri eta barregarri bat jarri digute. Bideo honetan ikus dezakegu, nola ume batzuek haien aiton-amonei aparatu teknologiko desberdinak nola erabiltzen diren edo zertarako balio duten azaltzen dieten.Hemen argi ikusten da bretxa digitala.
Baita alfabetizazio digitalari buruz hitz egin dute. Esan beharra dago alfabetizazio digitala bi modutan uler daitekeela, alde batetik teknologia berrietan alfabetizatzea eta bestetik, teknologia berrietaz baliatzea alfabetizatzea emateko.
Honetik lotuta haur talde batek klasean teknologia berriak nolo erabiltzen dituzten ikusi dugu. niretzat arrigarria izan da ikustea nola erabiltzen duten, arbel digitala liluraturik geratu nahiz.
Amaitzeko gimnasiora joan gara jarduera bat egitera. Jardueran komiki desberdinak irakurri ditugu eta hauetatik ondorioak atera ditugu.
Aurkezpen hau nire gustokoa izan da,eta interesgarria iruditu zait, baina, gimnasiora mugitzea ez zait asko gustatu nahiko nekatuta nengoelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario