miércoles, 10 de diciembre de 2014

IKT baliabideak hezkuntzan--Adimen emozionala.



Bigarren aurkezpena, Milena, Marina, Amaia eta Julene egin dute. Hauek IKT baliabideak hezkuntzan- Adimen Emozionala.





Lehenbizi aurkezpenarekin hasteko bideo bat jarri digute IKT-ak hezkuntzan-ri buruzkoa.


    



     Adimen kozienteak baliabide mentalak erabiltzeko ahalmena adierazten du. Adimen emozionalak, berriz, automotibatzeko, emozioak bideratzeko, lagunak egiteko eta zentzuz bizitzeko ahalmena adierazten du.
     
Adimen emozionala
 
ZER DA?
   Autore ezberdinek adimen emozionalari buruzko definizio anitzak eman dituzte. Peterson Solovey eta John D. Mayer kontzeptua aurkeztu zuten lehen aldiz 1990an. Hala ere,  orain arte adimen emozionala gehien garatu duen persona Daniel Goleman izan da, “Emotional Intelligence” liburuarekin. Horregatik, definizioa liburu horretatik eskuratu dugu:

   “Adimen emozionala gure sentimenduak eta besterenak identifikatzeko trebezia da, motibatzeko eta harremanak bideratzeko gaitasuna”. 

     Gizakiaren jokaera aztertzen dutenek betidanik dakiguna baieztatzen dute.
Hain zuzen, pertsona izatea adimen intelektual handia edukitzea baino garrantziatsuagoa dela. Hezkuntza arloan egindako ikerketek diotenez, arrakastaren %20 adimen intelektuari zor zaio. % 80 adimen emozionalari esker lortzen da.

D. Goleman.

 ZERTARAKO BALIO DU?

  1. Norberaren emozioen ezagutza
  2. Emozioen bideratzea:.
  3. Automotibazioa   
  4. Enpatia:
  5. Trebetasun sozialak.






    Emozioak lantzeko bi jarduera egin ditugu. 
    Lehenengo jardueran Possit batzuk eman dizkigute non emozio desberdinak jarrita zeuden. Denon possit-ak irakurri ahal genituen gureak izan ezin, eta gurea asmatzeko besteak mimikaren bidez azaldu behar ziguten .




    Bigarren jarduera, pertsona bakoitza sentimendu bat sortarazten dion egoera bat paper batean idatzi du, ondoren poltsa batean sartu, hau eta gero klase kide guztiak borobil batean jesarri gara, musika ipini digute eta poltsa pasatzen hasi gara. Musika gelditzen zen bakoitzean poltsa zeukan pertsona paper bat hartu irakurri eta zein sentimendua sortarazten zuen asmatu behar zuen.

      Aurkezpen hau asko gustatu zait, dinamikoa izan da eta gainera interesgarri. Klasearen inplikazioa jardueretan ona izan da, eta aurkeztu duten taldearen jarrera baita, hau giro on batean lan egitera eta ikastera eraman gaitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario