martes, 9 de diciembre de 2014

Adimen Anitzak




     Kaixo lagunak, zer moduz? Ni pixkatxo bat liatuta nago, bihar IKT-ko aurkezpena daukat eta  ostiralean Komunikazio gaitasuneko azterketa daukat, gainera nahiko saila iruditzen zait.

     Gaur aurreko egunean bezala, pasaden urteko portfoliotik berrezkuratutako informazioa utziko dizuet, oso interesgarria iruditzen zait.

     Alde batetik, garrantzitsua da haurra azterketengatik bakarrik ez sailkatzea; betidanik nota onak ateratzen zituztenak klaseko azkarrenak ziren, berriz, nota baxuak ateratzen zituztenak “tontoak” edo hain azkarrak ez bezala sailkatzen zitzaien. Hori dela medio teoria hau garrantzitsua dela uste dut, zeren eta pertsona guztiak ezin dira irakasgai guztietan onak izan behar eta hori ez du esan nahi ikasteko ahalmen gutxiago ez daukatenik.

     Beste aldetik, aipatzekoa da, jende guztia ez duela balio karrera bat ikasteko baina agian adimen musikal handia daukate eta musika kritikoak edo musikariak izan daitezke edo ondo margotzen duen pertsona batek, margolaria izatea.

      Laburbilduz, teoria honekin lehenbizi azaldu dudan sailkapen horretan ez erortzeko balio du eta pertsona guztiak desberdinak garenez batzuk zerbaitetan onak izan daitezke eta beste batzuk beste batea. Guztiok unibertsitatera joango bagina zer egingo genuen iturginik gabe?.





http://howardgardner.com/      Howard Gardner psikologoa da eta Harvard-eko unibertsitatean lan egiten du(USA).adimen anitzen teoriaren sortzaile nagusia. Teoria hau lehen aldiz 1983. Urtean argitaratu egin zuen “The theory of Multiple inteligences” liburuan.
Adimen bakarra ez dugula esan zuen 8 baizik.  Zientzia desberdinetan paradigma desberdinak daude, psikologian paradigma bat dago adimen bakarra dugula. Pertsona inteligente bat, arazo bati irtenbide azkarra bilatzea da.
 Indarrean dagoen paradigma hurrengoa da; adimena bakarra da eta neurgarria da test baten bitartez. Baina testak oso kritikatuak daude.
    Howard Gardner esan zuen inteligentzia “arazo bati irtenbidea bilatzea, kultura jakin batean “dela. Honek aztertu zituen buruan izandako arazoak, hau da, istripu baten ondorioz zerebroan arazoak dituzten pertsonak minduta duten aldea berreskuratu dezaketela. Gainera burmuina bi aldetan zatiturik daukagu.
Adibidez:
-Pertsona bati asten zaio hitz egiten baina denborarekin berriz hitz egiten du.
-Taxista izan nahi zuten zenbait pertsonei burmuineko eskaner bat egin zien  eta azterketarako ikasi ondoren beste bat, eta azken honetan ikusi egin zuen burmuinaren tamaina handitu egin zela.
Horregatik 8 adimen daudela dio eta erlatiboki independenteak eta garatu ahal direla.
  
1.      Adimen linguistikoa.
    Hitzak modu eraginkorrean erabiltzeko, gaitasuna da, ahoz zein idatziz.
Adimen hau itzultzaileak, elebidunak, idazleak, bertsolariak, kazetariak… daukate.

2.      Adien matematikoa.
     Ikurrak eta  zenbakiak ,era eraginkorrean erabili,  manipulatu, interpretatu, ondorioztatu egitea duen ahalmena da.
      Adimen hau fisikoak, kimikoak, matematikariak… daukate.

3.      Musika adimena.
     Forma musikalekiko gaitasun hauek hautematea, musika bereiztea,eraldatzea eta adieraztea da.      Adimen hau bere baitan hartzen ditu musika-konposizio baten erritmoarekiko, tonuarekiko, melodiarekiko eta tinbrearekiko sentiberatasuna; hala nola, nota bat desafinaturik dagoenean jakin,zein musika mota arrakasta gehiago edukiko duen merkatuan.
Adibidez:
-Trikitixa jotzean musika barruan du baina gero gorputz atalak eta abiadura ezinbestekoak dira musika ateratzeko.
Adimen hau musikariak daukate. 

4.      Gorputz adimena/adimen kinestesikoa.
       Gorputzaren bidez edo atalen bidez arazoak ebazteko edota sentimenduak adierazteko ahalmena da. Adimen hau trebetasun jakin batzuk hartzen ditu, hots, koordinazioa, oreka, abiadura, indarra, malgutasuna, norberak hautemateko gaitasunak…
     Adimen hau dantzariak, zirujanoak, diamantea tailatzen duena, kirolariek etabar daukate.

5.      Adimen natualista.
    Natura ulertzeko, interpretatzeko, manipulatzeko ahalmena da.
Ahalmen hau meteorologoak, astronomoak, biologoak, lorazainak, nekazariak… daukate.

6.      Bisual-espaziala.
      Espazioa manipulatzeko, sortzeko, ikusteko eta transformatzeko ahalmena da, baita norbere burua itxuratzeko ahalmena eta espazioan ondo kokatzea.
      Ahalmen hau jostunak, arkitektoak, dekoratzaileak, marinelak etab daukate.
7.      Pertsonen arteko adimena/ interpertsonala.
Beste pertsonen sentimenduak, asmoak eta motibazioak nolakoak diren  hautematearen ahalmena da. Baita pertsona desberdinei nola tratatu eta nola hitz egin.
                       Adibidez:
Bi anai etxetik kanpo joan nahi dute asteburua pasatzera. Aita aserre dago (beti bezala gose denean). Anai bat momentu horretan galdetu egiten dio ia joan daiteke asteburu pasa eta aitak ezetz esaten dio. Berriz bigarren anaia aitari galdera berbera egiten dio jan ondoren eta honen erantzuna oraingoan baietza da. Hau esan nahi du bigarren anaia adimen interpertsonala hobeagoa duela
  Adimen hau gehien bat irakasleak, psikologoak, lider erlijiosoak… daukate.

8.      Pertsona barneko adimena/intrapertsonala.
     Norbera bere burua kontrolatzeko, erabiltzeko eta ezagutzeko ( norberaren mugak jakin, inpultsoak kontrolatu…) ahalmena da.
     Ahalmen hau psikoterapeutek, irakasleak, psikologoak dute gehien bat.









No hay comentarios:

Publicar un comentario