Kaixo lagunak gaur blog hau ixteko eguna heldu da.
Ez ditugu klase askorik izan baina bai gauza asko ikasi ditut.
Lehenengo egunean nire aurkezpena egin nuen, baita blog honi hasiera eman nion esan beharra daukat ez nuela idearik nola erabiltzen zen blog bat. Gainera teknologia berriekin ez naiz oso ona.
Bigarren egunean "IKT-ak ikaskuntza aireberritzeko aitzakia"testua irakurri ondoren, honi buruzko hausnarketa egin nuen nire lankide batekin Martarekin.
Hirugarren eta laugarren egunetan, talde lana prestatzen egon ginen, lan oso handia egin genuen aste horietan.
Bostgarren egunean aurkezpenen lehenengo eguna izan zen, egun horretan hurrengo taldeak haien lanak aurkeztu zizkiguten Konpetentzia digitala eta IKT-ak haur hezkuntzan, Bretxa digitala, Ikaslearen konpetentzia digitala, eta IKT-ak haur hezkuntzan noiz nola eta zertarako?
Seigarren eta azken egunean, aurkezpenekin amaitzeko,IKT baliabideak hezkuntzan-Adimen emozionala, Eskola 2.0 eta nire taldea egindako aurkezpena Dokumentazioa eta Reggio Emilia
Klasean egindakoaren laburpenaz aparte nire ustez informazio baliagarria denari buruz zenbait sarrera egin ditut, hala nola, Amara Berri sistema, Adimen anitzak eta Montessori metodologia...
Laburpen honen ondoren, agur esaten dizuet baina lehenago eskerrak eman nahi dizuet blog hau irakurri duzunei, gabon zoriontxuak opa dizkizuet eta bideo barregarri bat utziko dizuet. Musutxus ondo izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario