Sistema hau asko gustatzen zait, haurraren autonomia premia bat da eta hau niretzat garrantzitsua da. Ni sistema honetan ikasi nuen Etorkizuna Ikastolan Gallartan.Ikastola honen webgunean informazio baliagarri asko aurki dezakezue eta gainera haiek egiten dituzten jarduerak ikusgarri daude. Baita gelen banaketak eta halakoak.
Proiektuaren
oinarria, haurra hezkuntza prozesuaren erdigunean jartzen da.
Helduak
gidariak dira hezkuntza prozesuan.
Proiektuaren
helburuetan norberaren nortasuna, gizarte harremanak eta ikasketak garatzen
dira, errekurtsoak erabiltzeko gaitasunak eta motibazioa elikatuz.
Sistemak
daukan ezaugarri garrantzitsua adin desberdinetako ikasleak nahastea da.
Ikasleak zikloetan banantzen dira, honek aniztasuna ematen baitio taldeari.
Taldeko dinamiken garapena sustatzen du eta heziera pertsonalaren kontzeptua
garatzen du.
Klaseak
irakasgai konkretu batean espezializatzen dira, (lengoaia, matematika, natura…)
modu honetan, umeak klasez aldatzen dira irakasgaien arabera. Ikasgelaren
barruan txokoak aurkitzen ditugu, non ikasgai bakoitzaren arlo espezifikoak
lantzen dira. Txoko bakoitzaren barruan hainbat jarduera mota lantzen dira,
honela currikulumak eskatzen dituen helburuak lortzen dira.
Txokoaren
arlo guztietatik darabilte ikasturte osoan zehar, hauek errepikatuz. Batzuetan
haurrak bakarrik lan egingo du eta beste batzuetan taldeka, lan taldea sustatzeko
nahian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario