jueves, 18 de diciembre de 2014

Agurra

Kaixo lagunak gaur blog hau ixteko eguna heldu da.

Ez ditugu klase askorik izan baina bai gauza asko ikasi ditut.

Lehenengo egunean nire aurkezpena egin nuen, baita blog honi hasiera eman nion  esan beharra daukat ez nuela idearik nola erabiltzen zen blog bat.  Gainera teknologia berriekin ez naiz oso ona.

Bigarren egunean "IKT-ak ikaskuntza aireberritzeko aitzakia"testua irakurri ondoren, honi buruzko hausnarketa egin nuen nire lankide batekin Martarekin.

Hirugarren  eta laugarren egunetan, talde lana prestatzen egon ginen, lan oso handia egin genuen aste horietan.

Bostgarren egunean aurkezpenen lehenengo eguna izan zen, egun horretan hurrengo taldeak haien lanak aurkeztu zizkiguten Konpetentzia digitala eta IKT-ak haur hezkuntzan, Bretxa digitala, Ikaslearen konpetentzia digitala, eta IKT-ak haur hezkuntzan noiz nola eta zertarako?
 

Seigarren eta azken egunean, aurkezpenekin amaitzeko,IKT baliabideak hezkuntzan-Adimen emozionala, Eskola 2.0 eta nire taldea egindako aurkezpena Dokumentazioa eta Reggio Emilia

Klasean egindakoaren laburpenaz aparte nire ustez informazio baliagarria denari buruz zenbait sarrera egin ditut, hala nola, Amara Berri sistema, Adimen anitzak eta Montessori metodologia...

Laburpen honen ondoren, agur esaten dizuet baina lehenago eskerrak eman nahi dizuet blog hau irakurri duzunei,  gabon zoriontxuak opa dizkizuet eta bideo barregarri bat utziko dizuet. Musutxus ondo izan.

domingo, 14 de diciembre de 2014

l´equip petit

    Kaixo lagunak!

    Zer moduz doa asteburua?

    Gaur gogoetatzeko bideo bat utziko dizuet, Kataluniako haurrez osatutako futbol talde bati buruzkoa da pena merezi du, soilik 10 minutu dira eta bizitzan garrantzitsua zer den erakusten digu.

Irabaztea ez da guztia bizitzan, parte hartzea eta egiten duzunaz gozatzeaz bai.


miércoles, 10 de diciembre de 2014

IKT baliabideak hezkuntzan--Adimen emozionala.



Bigarren aurkezpena, Milena, Marina, Amaia eta Julene egin dute. Hauek IKT baliabideak hezkuntzan- Adimen Emozionala.





Lehenbizi aurkezpenarekin hasteko bideo bat jarri digute IKT-ak hezkuntzan-ri buruzkoa.


    



     Adimen kozienteak baliabide mentalak erabiltzeko ahalmena adierazten du. Adimen emozionalak, berriz, automotibatzeko, emozioak bideratzeko, lagunak egiteko eta zentzuz bizitzeko ahalmena adierazten du.
     
Adimen emozionala
 
ZER DA?
   Autore ezberdinek adimen emozionalari buruzko definizio anitzak eman dituzte. Peterson Solovey eta John D. Mayer kontzeptua aurkeztu zuten lehen aldiz 1990an. Hala ere,  orain arte adimen emozionala gehien garatu duen persona Daniel Goleman izan da, “Emotional Intelligence” liburuarekin. Horregatik, definizioa liburu horretatik eskuratu dugu:

   “Adimen emozionala gure sentimenduak eta besterenak identifikatzeko trebezia da, motibatzeko eta harremanak bideratzeko gaitasuna”. 

     Gizakiaren jokaera aztertzen dutenek betidanik dakiguna baieztatzen dute.
Hain zuzen, pertsona izatea adimen intelektual handia edukitzea baino garrantziatsuagoa dela. Hezkuntza arloan egindako ikerketek diotenez, arrakastaren %20 adimen intelektuari zor zaio. % 80 adimen emozionalari esker lortzen da.

D. Goleman.

 ZERTARAKO BALIO DU?

  1. Norberaren emozioen ezagutza
  2. Emozioen bideratzea:.
  3. Automotibazioa   
  4. Enpatia:
  5. Trebetasun sozialak.






    Emozioak lantzeko bi jarduera egin ditugu. 
    Lehenengo jardueran Possit batzuk eman dizkigute non emozio desberdinak jarrita zeuden. Denon possit-ak irakurri ahal genituen gureak izan ezin, eta gurea asmatzeko besteak mimikaren bidez azaldu behar ziguten .




    Bigarren jarduera, pertsona bakoitza sentimendu bat sortarazten dion egoera bat paper batean idatzi du, ondoren poltsa batean sartu, hau eta gero klase kide guztiak borobil batean jesarri gara, musika ipini digute eta poltsa pasatzen hasi gara. Musika gelditzen zen bakoitzean poltsa zeukan pertsona paper bat hartu irakurri eta zein sentimendua sortarazten zuen asmatu behar zuen.

      Aurkezpen hau asko gustatu zait, dinamikoa izan da eta gainera interesgarri. Klasearen inplikazioa jardueretan ona izan da, eta aurkeztu duten taldearen jarrera baita, hau giro on batean lan egitera eta ikastera eraman gaitu.