Gaur klasean “IKT-ak hezkuntza aireberritzeko
aitzakia” testua landu dugu. Hona hemen bere esteka:
HITZ GAKOAK:
- Komunikazioaren gizartea
- Eskola
- Gizarte digitala
- Natibo digitalak
- Web 2.0
HAUSNARKETA
Zer da garrantzitsuagoa, teknologia berriekin
haritzea edo haurraren autonomia eta irudimena sustatzea? Non gelditu da
gizakien arteko komunikazioa?
Badakigu teknologiak ez direla harremanak
sustatzeko tresnarik egokienak. Lehenengo argazkiari begira, ikus dezakegu nola
umeak teknologiak aparte uzten dituen bere kamioiarekin jolasteko, eta horrela
irudimena sustatzeko. Berriz, bigarren argazkian ikus dezakegu nola lau lagun
etxeko sofan dauden bakoitza bere teknologia tresnarekin haien artean hitz egin
edo jolastu beharrean.
Gaur egun kalera atera bezain laster, ikusten
dugun lehenengo gauza, alboko lagunarekin jolastu ordez, haurrek haien tresnekin
(PSP, Nintendo DS, mugikorrak, tabletak …) jolastea da. Askotan (gehienetan ez
esateagatik), gurasoek dira gertakari honen errudunak, haiek baitira umeen
garapenaren arduradunak. Hau gerta liteke errazagoa delako umeari mugikor bat
ematea enparantzan bere atzetik ibiltzea baino.
Baita gustatuko litzaiguke esatea teknologiak
gizaki guztien bizitzarako gauza onak ekarri dituela, adibidez, lehen gure eskura ez geneukan informazioa,
gaur egun “click” batean daukagu. Halaber oso garrantzitsua da hauen erabilpena
haurrei zenbait informazio interesgarri eta beharrezkoa elkartrukatzeko. Honen
adibidea: “transplante de médula” aplikazioa daukagu, non haurrei, era ludiko
batean, azaltzen dieten nolakoa den hain nabarmena den gaixotasun horren
prozesua.
Marta Martínez eta Miren Cibián.
BIDEO INTERESGARRIA:
Marta Martínez eta Miren Cibián.
BIDEO INTERESGARRIA:
No hay comentarios:
Publicar un comentario