miércoles, 26 de noviembre de 2014

Aurkezpena prestatzen



           Gaur, egun gogorra izan da, lan handia egin dugu eta.

Klasean sartu bezain laster taldeka lan egiten hasi gara, aurreko egunean kontatu nizuen lanarekin (Reggio Emilia) jarraitu egin dugu. Gaurkoan aurkezpena prestatzen egon gara asko pentsatu ondoren erabaki dugu nolaka izango zen gure aurkezpena.Horretarako lana banandu egin dugu, batzuk Mindomo bat egin dugu; Mindomoa  Prezzi-aren antzekoa da eta aurkezpenetan zenbait kontzeptu azaltzeko primerakoa.Beste batzuk pentsatutako jarduera prestatu egin dute eta dokumentazio atala egin dute Google Sitean.
 Galdetuko zarete zein izango den jarduera hori? Sentitzen dut baina sekretu bat da, abenduaren 10-erarte itxoin behar duzue, egun horretan gure Google Site-an txintxilikatu dugu eta ni hemen URL-a jarriko dizuet.

Meatzetik eskolara Site-an taldekide bakoitzaren blog-ak txertatu ditugu zuek eskuragarri edukitzeko. Hona hemen gure Sita-ren URLbeste kideen blogak ikusi ahal izateko.

 Blog honetan  web eta blog batzuen estekak jarri dizkizuet eskumako zutabean, nahiko interesgarriak dira, gomendatzen dizuet denbora izatekotan begirada bat botatzea, merezi du eta.

Klaseari bukaera emateko, Eve Enseler-en bideo bat ikusi dugu

Talde lana


  Pasaden astean nahiko lanpetutak egon ginen klasean eta etxea , horregatik,  eta ahaztu egin zitzaidala blog-a eguneratzea, baina hemen daukazue pasaden astean egindakoaren laburpentxo bat!

  Klase ordu gehienak eman genituen Google Site-a lantzen.Klaseko talde bakoitzak gai bat aukeratu egin du eta honi buruzko informazioa bilatu egin du. Bilatutakoaren link-ak gorde ahal izateko Scoope eta Delicius erabili dugu, ondoren Google site-an txertatu egin dugu aurkitutako informazio garrantzitsuena eta leku hau diseinatu.beharrezkoa da esatea lan handia egin genuela.

   Nire taldean 4 partaide gara Jon Andoni, Olaia, Marta eta ni Miren. Guk Reegio Emilia metodologiari buruz informazioa bilatu egin dugu, metodologia hau oso interesgarria da; haurrak protagonistak dira eta esperimentaketaren bidez ikasten dute.Baita haurra eta hezitzailearen arteko negoziazioa ezaugarri oso interesgarria da.honi buruzk informazio gehiago nahi baduzue hemen daukazue gure Site: Meatzetik eskolara. https://sites.google.com/site/meatzetikeskolara/
   
    Jan aurretik Sugata Mitraren bideo interesgarri bat ikusi egin genuen.  ezaguna egin zen  "Hole in the wall" esperimentuagatik. Gaur egun gizon hau  Professor of Educational Technology at the School of Education, Communication and Language Sciences da New Castle unibertzitatean Erresuma Batuan.
  
   Klaseari amaiera emateko, talde bakoitza momentu horretara arte zuena "aurkeztu" zuen eta nahiko interesgarria izan zen bakoitza bere esperientzia eta egindakoa adierazi zuelako.

   Hemen usten dizuet Sugata Mitraren bideoa, hau IKT-ekin ikasten ikasten scoopy-tik berrezkuratua.

miércoles, 5 de noviembre de 2014

IKT-ak hezkuntzan


Gaur klasean “IKT-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia” testua landu dugu. Hona hemen bere esteka:

HITZ GAKOAK:

  •   Komunikazioaren gizartea
  •    Eskola
  •     Gizarte digitala
  •    Natibo digitalak
  •     Web 2.0


HAUSNARKETA
Zer da garrantzitsuagoa, teknologia berriekin haritzea edo haurraren autonomia eta irudimena sustatzea? Non gelditu da gizakien arteko komunikazioa?

Badakigu teknologiak ez direla harremanak sustatzeko tresnarik egokienak. Lehenengo argazkiari begira, ikus dezakegu nola umeak teknologiak aparte uzten dituen bere kamioiarekin jolasteko, eta horrela irudimena sustatzeko. Berriz, bigarren argazkian ikus dezakegu nola lau lagun etxeko sofan dauden bakoitza bere teknologia tresnarekin haien artean hitz egin edo jolastu beharrean. 

Gaur egun kalera atera bezain laster, ikusten dugun lehenengo gauza, alboko lagunarekin jolastu ordez, haurrek haien tresnekin (PSP, Nintendo DS, mugikorrak, tabletak …) jolastea da. Askotan (gehienetan ez esateagatik), gurasoek dira gertakari honen errudunak, haiek baitira umeen garapenaren arduradunak. Hau gerta liteke errazagoa delako umeari mugikor bat ematea enparantzan bere atzetik ibiltzea baino.

Baita gustatuko litzaiguke esatea teknologiak gizaki guztien bizitzarako gauza onak ekarri dituela, adibidez,  lehen gure eskura ez geneukan informazioa, gaur egun “click” batean daukagu. Halaber oso garrantzitsua da hauen erabilpena haurrei zenbait informazio interesgarri eta beharrezkoa elkartrukatzeko. Honen adibidea: “transplante de médula” aplikazioa daukagu, non haurrei, era ludiko batean, azaltzen dieten nolakoa den hain nabarmena den gaixotasun horren prozesua. 

Marta Martínez eta Miren Cibián.

BIDEO INTERESGARRIA:

Más vídeos en Antena3