miércoles, 29 de octubre de 2014

Hasiera



   2014ko urriaren 29an, IKT irakasgaiari hasiera eman genion.

  Hasieran  irakaslearen Kilikatik blog-a ikusi genuen, baita, aurreko urteetako zenbait ikasleenak. Honen ondoren gure blog-a sortzen hasi ginen; esan beharrekoa daukat pixkatxo bat estresatu nintzela, ez nekien nola deitu, diseinatu, zein egitura jarraitu…baina azkenean gutxi gora behera lortu egin dut, eta hemen nago zuei klasean egindako laburpentxo bat egiten.

  Teoriarako lekua baita egon zen klasean, zenbait gauza ikusi genituen web 2.0, ikaskuntza kolaboratiboa eta  bakoitza ikaskuntza prozesuari buruzko marrazki bat egin genuen.

   Interesgarriagoa iruditu zitzaidan gaia, ikaskuntza kolaboratiboa izan zen. Ikaskuntza kolaboratiboa eta iKT-ak ezaugarri batzuk dauzkate amankomunean:

  • Elkarrekiko mendekotasun positiboa
  • Aurrez aurreko elkareragina
  •  Banakako erantzukizuna
  •  Talde- lanerako trebetasunak
  •  Talde-lanari buruzko hausnarketa

   Hona hemen nire marrazkia.